PILO KORA PILO erabiltzeko prest!

Programa polita benetan!

   Hasteko, erritmo oso erakargarria ez duen arren, nire ustez, haurren gaitasun maila kontuan hartzen du eta ondorioz,  haur hezkuntzarako erabilgarria delakoan nago. Honekin batera, aurkezleak modu argi eta antolatuan hitz egiten duela eta bere jazkera bereziak (txapela, kasu) haurren arreta bereganatuko duela esango nuke.

   Honez gain, eskulana egin ahal izateko pausuak azaltzeko denbora hartzen du, honek, haurrek gauzak honeto ulertzea ziurtatzen duelarik. Hau da, haurrek duten erritmoa errespetatuz, hauek aria gal ez dezaten ahalbidetzen du, arreta mantenduko dutela zirtatuz, gainera.

   Hau dela eta, hona hemen gomendatzen dudan programa, adinaren arabera, eruek bakarrik edo laguntzarekin ereabili dezaketena.

   Laburbilduz,  eskulanak egiteko programa hau egokia delakoan nago eta hau gutxi balitz, euskaraz dago! Hortaz, aprobetxa dezagun baliabide hau bai hezitzaile, bai guraso eta baita haur bezala ere!




Adibide honetan argazki kutxa egiteko prozesua azaltzeaz gain, beharrezkoa den materiala zein den azaltzen da ere. Guztiontzako eskuragarriak diren materialak dira eta eskulanak gainera, ez du zailtasun maila handirik.

Bukatzeko, youtuben beste zenbait eskulan eta jarduera desberdinak ikusteko aukera izango dugu.

ART ATTACK EGITEA POSIBLE AL DA?

ART ATTACK programari kritika


   Hasteko programa hau oso erakargarria dela esan behar dut. Duen erritmoa, materiala, musika eta aurkezlearen ahotsek haurren arreta zuzenean bereganatzen dutelako.
   Honekin batera, jarduerak egiteko beharrezkoak diren pausuak oso ongi daude markatuta eta azalduta, honek ariketa hobeto ulertzea bideratzen dularik.

   Hala ere, ez dut uste haurrek egiteko ariketa aproposak direnik, nahiko konplexuak baitira. Honez gain, maiz, aurkezleak haurrek jarduerak helduekin batera egin behar dituzten esaten duen arren, helduentzako zailak ere direlakoan nago.

   Gainera, jarduerak ondo egin nahi badira, gaitasun plastikoa  oso garatua behar dela ez da kontuan hartzen, hau da, artista batek bakarrik egin ditzaketen gauzak azaltzen dira askotan.
 
   Hala ere, telebistan mota honetako programa gehiago egotea gustatuko litzaidake. Benetan, didaktikoak direlako eta gauza interesgarriak dituelako aldi berean. Oso dibertigarriak dira "Manitas" pertsonaiak egiten dituen perspektiba lanak, "Cabezon" pertsonaiak egiten dituen pasusuen laburpenak... adibidez.

   Beraz, telebistan horrelako programa didaktikoak egotearen aldekoa naizen arren, nire aburuz, konplexutasun maila baxuagokoak izan beharko lirateke.

   Laburbilduz, haurrak benetako protagonistak bihurtzeko, euren mailara egokitu behar gara. Eta ez ordea, alderantziz.

Haurrak museoetan

MUSEOAN EGITEKO JARDUERAK

  • Irakasleak jakin beharreko informazio orokorra:

Bideetatik ibili eta zati bat sentitzea, naturaren zati bat, hesi bat, adibidez, bidean dagoen zer edo zer. Eta euforiko jartzen naiz berriro begiratzean, berriro ikustean zerua urdina dela eta belarra berdea.1

Bigarren Mundu Gerraren amaieran, artea egiteko modua aldatu zen Europan eta haratago. AEBn, bereziki New York-en, mundu osoko arte abangoardiaren zentroan, artistak keinuan oinarritutako estilo adierazgarriago baterantz mugitu ziren, hain zuzen, Espresionismo Abstrakturantz. Artista horiek prozesuan eta materialetan interesatuta zeuden, baita euren adimen inkontziente eta emozionalean ere.

Nahiz eta, denborarekin, espresionista abstraktu gehienak mundu errealaren adierazpenetik urrundu ziren barne adierazpenari ekiteko, Willem de Kooning (1904-1997) kanpoko mundura bueltatu zen haren pintura abstrakturako inspirazio moduan. Kideek De Kooning kritikatu zuten irudikapenera bueltatzeagatik, atzerakoi irizten ziotelako. 1950etik 1955era, Emakumeak (Women) sail ospetsua osatu zuen; bertan, gizakien formak irudikatu zituen pintura era oldarkorrean erabiliz, kolore bizien eta esperimentazioaren bitartez. 1950eko hamarkadaren bigarren erdialdean paisaietara jo zuen; lehenengo, Manhattan-en erdian zuen estudioaren hiri-inguruetara eta gero, New York-etik kanpoko, Ozeano Atlantikotik gertuko leku idilikoago batera.
Villa Borghese, 1960an De Kooningek egindako formatu handiko artelan gutxitako bat, New Yorkekin eta ingurumariarekin ez, baizik eta artistak Erromarekin izandako topaketan oinarritzen da, han bost bat hilabete eman baitzituen 1959-60an. Tokiari -Italiako hiriburuko parke handi eta ezagun bat- margolanaren izenburuak ez ezik, Mediterraneoko tonu koloretsuek ere egiten diote erreferentzia. Kolore-alderdi zabalak geruza umelak gainjarriz margotu zituen eta naturako zenbait gaien baliokide direla iradoki zuen: eguzki-argi horia, zeru eta ur urdinak eta belar zein hosto berdeak. Dena dela, New Yorkera itzuli zenean egin zuen lan hau De Kooningek eta ez zuen inolako ikuspegirik zehatz-mehatz adierazi, Betiereko Hiriaren oroitzapenak mintzaira piktorikoan hezurmamitu zituen, besterik ez.2

1 "Villa Borghese", Guggenheim Bilbao Museoa, Bilduma Iraunkorra: Bilduma Propioa. Azken bisita: 2011ko uztailaren 1ean.
2 "Willem de Kooning. A Tree in Naples, 1960", Museum of Modern Art, The Collection. Azken bisita: 2011ko uztailaren 1ean.








Willem de Kooning, Villa Borghese, 1960












  • Jarduerak koadroaren inguruan:
          Leku abstraktuak
  • Jarduera honetan, ikasleek leku baten oroipenak irudikatuko dituzte pintura abstraktuaren bidez.
  • Lehenik, galdetu ikasleei eurentzat berezia den leku batean pentsa dezaten (oporretan bisitatu duten leku bat izan daiteke edo hurbileko leku ezagun bat).
  • Gero, leku horrekin lotzen dituzten hitzak idatz ditzaten eskatu. Iradoki diezaiekezu gogo-aldarteak deskribatzen dituzten adjektiboak erabiltzeko, hala nola, "lasaia" edo "kaotikoa"; objektuak deskribatzen dituzten izenak, adibidez, "hondartza" edo "pinua", eta koloreak, esaterako, "gris lanbrotsua".
  • Ondoren, eman ikasleei pintura gorria, horia, urdina, beltza eta zuria; pintzel batzuk (tamaina askotakoak); paleta bat; eta ur-pote bat. Eska iezaiezu hautatutako leku hori burura dakarkien bost kolore, gutxienez, sor ditzaten. Hitz egin koloreei buruz margotzen hasi baino lehen. Zer iradokitzen diete koloreek? Eta ikaskideei? Jarduera egiteko beste modu bat da dendan bateko pintura-laginak erabiltzea; ikasleei eskatu 5-6 kolore aukeratzeko (hautatu duten lekua hoberen adierazten dutenak) eta gero orri batean jartzeko edo itsasteko.
  • Azkenik, orriak edo mihise txikiak banatu eta animatu ikasleak euren kolore-paleta eta gogo-aldarteak deskribatzen dituzten adjektiboak erabiliz lekuarekin duten harremana adieraz dezaten. Pintura abstraktura mugatu daitezen saiatu baina utzi iezaiezu objekturen bat irudikatzen, horrela erosoago sentitzen badira.
  • Begiratu elkarrekin azken emaitza eta eskatu ikasleei euren aukerak azaltzeko. Eskatu pintzelkadak eta aukeratu dituzten koloreak azaltzeko. Zein gogo-aldarte transmititzen dituzte artelanek? Nola gogorarazten dute leku jakin batez?

    Oroipenak vs behaketa
  • Jarduera honetan, ikasleek leku bat irudikatzeko era desberdinak alderatuko dituzte eta zuzenean behatuko. De Kooningek Villa Borghese margotu zuen Erromara egin zuen bidaia batetik New York-era bueltatu zenean; parkea ez zuen aurrean. Esan ikasleei leku bat ikusten ari diren bitartean irudikatzearen eta oroipenen bitartez irudikatzearen arteko desberdintasunak esperimentatuko dituztela.
  • Lehenik, ikasleek iraganean ezagutu zuten leku bat gogoratu beharko dute. Oporretan bisitatutako lekuren bat izan daiteke edo haien hiri edo herrian dagoen tokiren bat. Eska iezaiezu paragrafo bana edo bina idatz dezaten leku horri buruz, euren gogorapenetan oinarrituz, hala nola, soinuetan, usainetan, zaporeetan, koloreetan, gogo-aldarteetan eta tenperaturan.
  • Ondoren, eraman ikasleak kafetegira, ikastetxeko jolastokira edo inguruko parke batera eta eskatu lekuan ikusi dutenari buruzko paragrafo pare bat idazteko. Zer hautematen dute, soinuak, usainak, zaporeak, koloreak, sentipenak eta tenperatura barne?
  • Animatu ikasleak gogorapenetan eta behaketetan oinarritutako idazkiak konparatzeko eta ikaskide batekin partekatzeko. Zertan dira berdinak edo desberdinak? Zein da gehien gustatzen zaiena eta zergatik?

Umeekin arteaz berba egiten

Nola hitz egin arteaz umeei.

Helduei zuzendutako umeentzako lehenengo arte liburua dugu hau. Oso interesgarri eta osotua, aldi berean.

Azpitituluak dioen bezala, umeentzako lehen liburua da helduei zuzentzen zaiena. Erraz irakurtzeko modukoa da, umea artearen munduan gozamenaren eskutik sar dadin eta ez halabeharrez.

Barneratzeko modukoa nahiz eta gaian eta pedagogian ezagupen berezirik eduki ez, esku-liburu erabilgarri honek umeen galderak ebazten laguntzen du eta bidea ematen du artearen oinarriak azaltzeko, dela tekniken ingurukoak, dela estiloen ingurukoak, hori guztia hiztegi erraza lagun.

Helduei zuzentzen zaie, horiek seme-alabei edo ikasleei erakuts diezaieten museo batera edo erakusketa batera joaten zer den. Lana, oro har, umeak artearen historiaren berri izan dezaten erakusten laguntzeko gida bat da.

Bidea ahalik eta errazena izan dadin, galdera eta erantzunen bitartez antolatzen da liburua, eta fitxak proposatzen ditu, kolorezko mailen bidez, maila apaletik maila zailera doazenak, hartara aurrerapena mailakatua izan dadin umearen adinaren arabera (5-7 urte, 8-10 urte eta 11-13 urte) edo ezagupen mailaren arabera. Gai orokorrak erretratua, paisaia, abstrakzioa eta abar dira. Hasieran, gainetik azaltzen dira, eta, ondoren, hogeita hamar irudiren bidez aztertzen dira, munduko museorik onenetan zehar bidaiatzeko aukera emanez, egilez egile Fra Angelicotik Baselitzera. Ohiko planteamendu teorikoa alde batera uzten da horrela, eta irudiei begiratuz, benetako abiapuntua esperientzia artistikoa da.

Museora ume batekin joateko, liburu bateko irudi batek eragiten dizkion galderak erantzuteko… gurasoek eta hezitzaileek umeen jakingura asetzeko eta ibilbidea antolatzeko gehien komeni zaizkien moduak aurkituko dituzte. Lanak, halaber, bibliografia labur bat eskaintzen du, arretarik handiena lortu duten gaietan gehiago murgiltze aldera.

Liburua gazteleraz (Cómo hablar de arte a los niños), katalanez (Com parlar d´art als infants) eta galegoz (Como falar de arte aos nenos) ere irakur daiteke.


Material eralbilgarria

HAPPYMAIS

Happymaisak artozko zatitxoak dira. Naturarentzat lagungarria den jolas ekologikoa dugu hau berria, dibertigarria eta naturala. Honez gain, ez da toxikoa eta ez du arroparik zikintzen. Gainera, guztiz biodegradagarria da.






Nola erabili Happymais®

Jolas berria izateaz gain, ekintza didaktikoak nahiz eskulanak egiteko material ezin hobea da. Gainera, zatitxo bat bustitzearekin nahikoa da, ondoren, kolarik erabili gabe, "magikoki" beste zatitxo batekin itsatsiko dugu. Happymaisak era desberdinetan erabili daiteke:

Zatitxoak lore ederrak, animaliak, trenak eta imajina ditzakegun objektu guztiak  egiteko erabili daitezke.

Happymaisek erabilera asko dituzte. Objektuak sortzerakoan zehetasun guztiak egiteko punta borobila duten artaziak erabili daitezke. Honez gain, eskuekin moldatu eta ez hori bakarrik, hauek birrindu edota elurra, area eta koloreen nahasketa harrigarriak ere sor daitezkeelako. 


.1.2
.3.4
Materialak duen almidoiak, kola natural bezala funtzionatzen du.  Zatitxoak busti eta gero, bata bestearekin pegatzen da, baita paperean pegatu daitezke ere, horrela, koadroak edota etxeak sortu ahal izateko (material berak ekartzen duen kutxa edo xaflak erabili daitezke, adibidez).

Aurrekoa gutxi balitz, kristalean ere pegatu daitezke, honi esker, leihoetan dekorazio magikoa sor daiteke, gabonetan alegia. Hori bai, jarduera hau egin ahal izateko leihoaren barneko aldetik pegatzea, gainazala lehor egotea eta haurrek gurasoen laguntzarekin egitea  garrantzitsua da.  

Happymais zatia busti eta orri baten kontra igurzterakoan kolorea sortuko dugula ikusiko dugu. Eta ur edalontzi batean disolbatu ezkero, akuarela efektua lortuko dugu ere.
Instrumentu didaktiko berritzaile hau haurtzaindegi eta eskolan ematen diren hezkuntza ekintzetan  erabiltzeko dago prestatuta. .


Ohiko galderak:

  • Happymaisek zikintzen al dute?
Oihalak zikindu ditzake baina elikadura koloreak direnez, orbanak arropak garbitu ondoren desagertzen dira. Gainera, haurra jolasterakoan eskuak zikintzen baditu, ura eta xaboiarekin dena desagertuko da.
  • Happymaisak erabili ondoren berrerabili daitezke?
Segun eta nola erabili dugun, baina, gehiengoetan baietz esan dezakegu. Teknika batzuekin, zatiak moztu eta paperean itsasten dira eta kasu hauetan, ezin dira berriro erabili. Aurrekoarekin batera, soberakinak lurrera erortzen badira, ez da ezer gertatuko, biodegradagarria denez, ez baitu inolako kalterik egingo.
  • Zenbat busti behar da?
Erabiltzeko era egokia gutxi bustitzea litzateke. Bustita eta ongi bihurkatuta dagoen belaki bat hartu eta zatitxoak pegatu nahi dugun gainazalaren kontra bultzatu behar dira. Orohar, zatiak gehiegi bustitzen badira, hauek disolbatu eta ezin izango dira erabili.

 

Haurrek artistak ezagutuz

Arteari esker, haurrak adin txikikoak izan arren, artista desberinak ezagutzeko aukera izan dezakete. Era dibertigarrian eta talde lanaren bidez, arte lan ederrak sor ditzakete, sormena landuz aldi berean.
Hona hemen ludoteka batean sortutako pintura ederra Salvador Dali pintore ospetsuaren pintura habiapuntutzat hartuta.

Haurrak pintatzen zuten bitartean espresatzen ari ziren, bai pintzelarekin eta baita euren elkarrizketekin ere.


 Guztiok hormairudi berdina egin behar zutenez, txandak errespetatu behar zituzte eta ez hori bakarrik, pintura konpartitu eta elkarlanean aritu behar baitziren.


Momentu dibertigarri honen ondoren, oso harro sentitu ziren guztion artean lortutako emaitza politarekin, beraz, horman eskegitzea erabaki zuten.

  

Autismoa eta artea

NOLAKOAK DIRA HAUR AUTISTAK?

Lehen autismo-agerpenak hiru urte bete baino lehen hasten dira beti, baina
lehen urtearen aurretik ez dira oso nabarmenak izaten. Honakoak dira autismoarazodun
haurrengan ikusten diren ezaugarririk nagusienak: oso pasiboak izaten
dira, ez dute ingurunearekiko inolako harremanik garatzen eta inguruan dituzten
pertsonenganako eta gauzetarako sentiberatasun txikia agertzen dute. Hori dela eta,
zenbaitetan gurasoek semea edo alaba gorra dela pentsatzen dute, esaten dizkioten
soinuei eta hitzei ez baitie erantzuten.

Haur horien defizitak ez dira lengoaiaren ohiko garapen-jarraipidearekiko
atzerapenak edo desbideratzeak, lengoaia garatzen hasi baino lehenagoko
oinarrizko komunikazio-trebetasunen alterazio larriak baizik. Kasu horietan hitzezkoa
ez den komunikazioaren alderdi zabalagoek egiten dute huts, hala nola,
komunikatzeko asmorik ezak, interesen bat besteei adierazteko gaitasunak eta
gizarte-ingurunea eta inguruan dituztenen interesak, nahiak eta emozioak ulertzeko
zailtasunak. Alderdi horiek guztiak, komunikazio-estrategia goiztiarrak eta hitzezko
lengoaia garatzen hasi aurrekoak direnak, haur-garapenaren hasiera-hasieratik
daude alteratuta. Hona hemen zenbait adibide:
• Lehen hilabeteetako garapenean ezaugarri izan ohi diren aurre-hartze
jarraipideak ez dituzte hartzen, ezta haurtxoengan ohikoak diren gizarteonarpen
eta atxikimendu motak ere (adibidez, norbaitek hartu behar
dituenean besoak altxatzea).
• Haurraren ekintzak gero eta mugatuagoak eta zorrotzagoak bilakatzen dira.
Ez dute gauzak aztertzeko jakinminik izaten, hori izaki lehen urteko azken
hiruhilekotik aurrera haurren jokabidearen berezitasuna.
• Bestalde, deien eta eskarien bidez garatzen diren intentziozko komunikaziojokabideak
alteratuta egoten dira erabat edo ez dira gertatzen. Horrela,
garapenerako berebiziko garrantzia duten zenbait jokabide funtzional, hala
nola, jolasean egiteko eta imitatzeko jarraipideak eta komunikazio-keinuen
eta ahoskapenen erabilera, ez dira lortzen edo galdu egiten dira gutxinakagutxinaka.
• Aurreko sintomekin batera, hainbatetan, haur autistarentzat eta inguruan
dituenentzat oso asaldatzaileak izaten diren bestelako alterazioak ere
agertzen dira: jateko arazoak, lo-falta, kitzikaberatasun ulertezina eta
kontrolakaitza, pertsona eta leku ezezagunen beldur izatea etab.
Hitz gutxitan esateko, haur autistengan alterazio eta jokaera jakin batzuek
batera agertzen dira:
• Alterazioak gizarte-elkarreraginaren garapenean
• Irudimen-alterazioak
• Komunikazio-alterazioak



http://www.youtube.com/watch?v=0VqwS085GHI

Beraz, argi eduki behar dugu artea, komunikazio bide bat ere izan daitekeela. Kasu honetan ikus dezakegun bezala,  Josuek pintura erabiltzen du espresiaren medio bezala.


Euren ikus munduan, pintura, errepresentazio gaitasunak eta ikusmen espazialak pertsona normalenak bezain onak edo hobeagoak izan daitezke. Ume autistengan ongi identifikatu daitekeen gaitasun ikus-espazial onak baditugu eta aldi berean, esanahiagatik manipulatuta dagoen intuizioa badugu, arte mota honen mekanismoa ulertzen hasi gaitezke.
Emozioak adierazten duen artea dugu aurrean baina ez du zertan beste baten emozioa irudikatu behar. Autismoa duten haurren artea barne eta norbanakoaren espresioak osotzen du.
Aurrekoa, lengoaiatik ez datozen sistema sinbolikoen errepresentazioa dugu, hau da, beste motatako sinboloak ditugu, isiltasunetik habiatzen den arteaz ari gara hitz egiten, baliteke isiltasunaren sinboloak bakarrik izatea.

( Ángel Riviere Gómez, Hitzaldiaren zatia, Autismo eta Sormenari buruzko 1. Jardunaldi internazionalean, Burgos 1997).Itzulpena