PILO KORA PILO erabiltzeko prest!

Programa polita benetan!

   Hasteko, erritmo oso erakargarria ez duen arren, nire ustez, haurren gaitasun maila kontuan hartzen du eta ondorioz,  haur hezkuntzarako erabilgarria delakoan nago. Honekin batera, aurkezleak modu argi eta antolatuan hitz egiten duela eta bere jazkera bereziak (txapela, kasu) haurren arreta bereganatuko duela esango nuke.

   Honez gain, eskulana egin ahal izateko pausuak azaltzeko denbora hartzen du, honek, haurrek gauzak honeto ulertzea ziurtatzen duelarik. Hau da, haurrek duten erritmoa errespetatuz, hauek aria gal ez dezaten ahalbidetzen du, arreta mantenduko dutela zirtatuz, gainera.

   Hau dela eta, hona hemen gomendatzen dudan programa, adinaren arabera, eruek bakarrik edo laguntzarekin ereabili dezaketena.

   Laburbilduz,  eskulanak egiteko programa hau egokia delakoan nago eta hau gutxi balitz, euskaraz dago! Hortaz, aprobetxa dezagun baliabide hau bai hezitzaile, bai guraso eta baita haur bezala ere!




Adibide honetan argazki kutxa egiteko prozesua azaltzeaz gain, beharrezkoa den materiala zein den azaltzen da ere. Guztiontzako eskuragarriak diren materialak dira eta eskulanak gainera, ez du zailtasun maila handirik.

Bukatzeko, youtuben beste zenbait eskulan eta jarduera desberdinak ikusteko aukera izango dugu.

ART ATTACK EGITEA POSIBLE AL DA?

ART ATTACK programari kritika


   Hasteko programa hau oso erakargarria dela esan behar dut. Duen erritmoa, materiala, musika eta aurkezlearen ahotsek haurren arreta zuzenean bereganatzen dutelako.
   Honekin batera, jarduerak egiteko beharrezkoak diren pausuak oso ongi daude markatuta eta azalduta, honek ariketa hobeto ulertzea bideratzen dularik.

   Hala ere, ez dut uste haurrek egiteko ariketa aproposak direnik, nahiko konplexuak baitira. Honez gain, maiz, aurkezleak haurrek jarduerak helduekin batera egin behar dituzten esaten duen arren, helduentzako zailak ere direlakoan nago.

   Gainera, jarduerak ondo egin nahi badira, gaitasun plastikoa  oso garatua behar dela ez da kontuan hartzen, hau da, artista batek bakarrik egin ditzaketen gauzak azaltzen dira askotan.
 
   Hala ere, telebistan mota honetako programa gehiago egotea gustatuko litzaidake. Benetan, didaktikoak direlako eta gauza interesgarriak dituelako aldi berean. Oso dibertigarriak dira "Manitas" pertsonaiak egiten dituen perspektiba lanak, "Cabezon" pertsonaiak egiten dituen pasusuen laburpenak... adibidez.

   Beraz, telebistan horrelako programa didaktikoak egotearen aldekoa naizen arren, nire aburuz, konplexutasun maila baxuagokoak izan beharko lirateke.

   Laburbilduz, haurrak benetako protagonistak bihurtzeko, euren mailara egokitu behar gara. Eta ez ordea, alderantziz.