Zergatik artea?


Bideo honekin, errazago ulertuko dugu artea zergatik den hain garrantzitsua bai hezkuntzan eta baita haurren bizitzan ere. 

Laburbilduz, bideoan agertzen diren ideien artean hauek garrantzitsuenak ditugu:
Beraz, arteak…
  • Burmuinaren bi aldeak garatzen ditu.
  • Auto-estimaren garapena ahalbidetzen du.
  •  Begi eta besoen arteko koordinazio prozesuan laguntzen du.
  • Arazoei irtenbide desberdinak bilatzen laguntzen du, hau da, arazoei irtenbidea sormenarekin topatzen laguntzen duela esan dezakegu.
  •    Euren buruaz nahiz munduari buruzko gauzak ikasten laguntzen du.
  •   Haurrek konpromisoa izan dezaten lortzen du.
  •   Elkarbizitzan laguntzen du, partaide guztiak helburu berdinerako batuz, familia, umeak, irakasleak..
Ondorio bezala, artearen bidez haurrak sentimenduak espresatu ditzaketela eta aldi berean, euren sormena estimulatzen duela esan dezakegu.

Artea hezkuntzarako baliabide ezin hobea dugu, aprobetxa dezagun!


http://www.youtube.com/watch?v=FwnHgnh8o6c&feature=related

No hay comentarios:

Publicar un comentario